ZIGARROA
Edwin Morgan

The Second Life, 1968
euskaratzailea: Nere Arruti
armiarma.eus, 2020

 

Kerik ez zu gabe, ene sua.

Zeuk alde egin ondoren,

zure zigarroaren distirak zirauen nire hatsontzian

eta halako hari gris diskretu luze bat igorri zuen

Irribarre egin nuen nire buruari galdetuz nork sinetsiko lukeen hainbesteko

amodioaren zantzua. Zigarro bat

ez-erretzailearen erretiluan.

Azken ke-geziak

dar-dar egitean, bat-bateko haize-lasterrak

zeharka jo du nire aurpegia.

Usaina ote? Zaporea ote?

Hemen zauzkat berriz ere, eta zure tabako ezpainek mozkortzen naute.

Argia itzali.

Iluntasunean kea berriz etzan dadin

Errautsa bera entzuten dudan arte

Letoizko loreen artean hasperenka

Arnas dezadan, gauerdia aspaldi jota, zure azken musua.

 

ZIGARROA
Edwin Morgan

The Second Life, 1968
euskaratzailea: Nere Arruti
armiarma.eus, 2020