AMODIOA
Edwin Morgan

Love and a Life, 2003
euskaratzailea: Nere Arruti
armiarma.eus, 2020

 

Amodioak agintzen du. Amodioak barre dagi. Amodioa badoa. Amodioa

da atezain dugun otsoa.

Amodioa da musika, artea eta poesiaren bazka.

Betetzen, indartzen eta pizten gaitu sortzera.

Amodioa da terrorea. Amodioa da lan nekeza. Amodioa da kolpeatutako

burko, izara zimurtu, zori ez-desiragarria.

Amodioa da erailtzen eta salbatzen duen ondra eta ezerk

ezin anbiguitate handi hori leundu.

Amodioa da dardaratzen eta ikaratzen den izotz birrina

eta txin-txin egiten duen azukrez bustitako

absentan erortzeko irrikaz dena, haren jitea aldatzeko.

Amodioz espazio-zunda bat bidaltzen duzu

Mundutik hain urrun

Inork ez izendatzeko moduan azalak hutsuneak zuloak

zerrendak zintak eremuak indarrak garrak bengalak, seinaleak

denontzat dena utzi eta nabiga dezagun.

 

AMODIOA
Edwin Morgan

Love and a Life, 2003
euskaratzailea: Nere Arruti
armiarma.eus, 2020