ESKOZIAR FIKZIOA
Edwin Morgan

Scottish Fiction, 2002
euskaratzailea: Nere Arruti
armiarma.eus, 2020

 

Ez da ispilua, ez da orrialdea

Da bihotz gorriko bibrazioa

Irudimen ilunaren ormak igaroaz

Ekuaziorik aurkitu gabe

Bada errepideko haserre gorria, baina ez da errepidekoa

Errefuxiatuak dira, suminak hartutakoak.

 

Eskoziar frikzioa, eskoziar fikzioa

 

Ez da gaztelua, ez da lanbroa

nor badirela adierazteko apurtzen diren uren deia da, 

Heriotz beltz berriaren erreaktore erradiatzaleekin

Zuen segurtasunak puru gordeko zaituztelakoan?

Ez zarete gutaz libratuko

Izan goikoak edo behekoak

 

Eskoziar frikzioa, eskoziar fikzioa

 

ESKOZIAR FIKZIOA
Edwin Morgan

Scottish Fiction, 2002
euskaratzailea: Nere Arruti
armiarma.eus, 2020