ALBATROSA Sarritan eskifaia-gizonek txantxaz, albatrosak ontzi-biran hegan dabiltzala, lagun izan uste, trebe izan arren zeharkatzen ekaitz-harrabotsak, itsas-txori handiak atzeman egiten dituzte.
Ontzi gaineko zolan askatu duten bezain pronto, urdin zabaleko erregeak trakets, baldar, dorpe, hegal zurizkak baldats zabaldu ditu tonto-tonto alde bietara arrastaka, arraunean ote...
Hegazti bidaiari zantarra, benetan zabarra! Arestian hain ederra orain, aldiz, itsusia! Batak mokoan jaulki du pipa-motzeko txingarra, besteak herren imitatzen du hegazti jausia.
Lainoetako printze horien pare da Poeta: arin ekaitzetan geziari itzur egiteko; zolan ordea, oihu artean umilduz kopeta, hegalen handia traba zaio libre higitzeko.
(Spleen eta ideala atala)
ALBATROSA |