SEMPER EADEM “Nondik datorkizu, zenioen, tristuraren ubera, uhinak haitz biluzian gora bezala darraizuna?” Bihotzak bere uzta bildua duenetik aurrera, gaitz da bizitzen. Edonork daki horren esakizuna.
Oinaze soila da, misteriorik gabeko maizterra, zure poza bezala, hor dugu bista-bistan zintzilik. Utziozu ba miatzeari, kuxkuxero ederra! Eta, ahots eztia baduzu ere, zaude isilik!
Ixo, inuzentea! Utzi, harroxko, txolin-graziak! Haur irri-jarioa! zeren eta, sarritan, Biziak baino Heriok garabiltza zintzilika txotxongilo.
utziozu nire bihotzari gezurretan horditzen, zure begi ederretan, amets batean lez, murgiltzen, zure soaren anparoan luze egoten erdi-lo!
(Spleen eta ideala atala)
SEMPER EADEM |