ETSAIA Ekaitz goibela besterik ez zen izan nire gaztaroa aldian behin eguzki printza zorrotzen batek pizturik; triskantzan joan zenez, ordea, ekaitzen oldar aroa, nire ortuan, jada, apenas horitzen zaidan fruiturik.
Izpirituan hotza ukitzen hasia naizen honetan, aitzurra eta pala astindu beharrean naiz gertatu uholde haiek jan zuten lurra berriro biltzeko bertan, zeren hilobi baten pareko zuloa baitzait paratu.
Eta auskalo ametsetako loreek ez duten hortxe, hondar gorrizko lur hotz larrutu horretan, topatzen ote uzta mistiko fina hazteko elikagai oparoa!
Mina! O mina! Jan egiten du Denborak gure bizia; etsaia ari zaigu xurgatzen odol-jario naroa, alhatzen goaz marraska ari zaigun Txerren gorbizia!
(Spleen eta ideala atala)
ETSAIA |