Poeta New Yorken
Federico Garcia Lorca

euskaratzailea: Juan Luis Zabala
Erein, 2003

 

BELTZEN SONA KUBAN

 

Ilbetea heltzen denean Kubako Santiagora joango naiz,

Santiagora joango naiz,

ur beltzezko auto batean

Santiagora joango naiz.

Palmondozko sabaiek kantatu egingo dute

Santiagora joango naiz.

Palmondoak amiamoko izan nahi duenean,

Santiagora joango naiz.

Eta marmoka izan nahi duenean bananondoak,

Santiagora joango naiz.

Santiagora joango naiz

Fonsecaren buru ilehoriarekin.

Santiagora joango naiz.

Eta Romeo eta Julietaren arrosarekin

Santiagora joango naiz.

Paperezko itsasoa eta txanponezko zilarra.

Santiagora joango naiz.

Oi Kuba! Oi hazi idorren erritmoa!

Santiagora joango naiz.

Oi gerri beroa eta zur tantoa!

Santiagora joango naiz.

Enbor bizien harpa. Kaimana. Tabako-lorea.

Santiagora joango naiz.

Beti esan izan dut ni Santiagora joango nintzela

ur beltzezko auto batean.

Santiagora joango naiz.

Brisa eta alkohola gurpiletan,

Santiagora joango naiz.

Nire korala ilunpean,

Santiagora joango naiz.

Itsasoa hondarrean itoa,

Santiagora joango naiz.

Bero zuria, fruta hila,

Santiagora joango naiz.

Oi kainaberen behi-freskura!

Oi Kuba! Oi hasperen eta lohizko bihurgunea!

Santiagora joango naiz.

 

Poeta New Yorken
Federico Garcia Lorca

euskaratzailea: Juan Luis Zabala
Erein, 2003