|
Poeta New Yorken 1910 (PAUSALDIA) Mila bederatziehun eta hamarreko nire begi haiek ez zuten ikusi hilen lurperatzea, ezta egunsentian negar egiten duenaren errauts-azoka ere, ezta itsas-zalditxo baten gisa baztertuta dardar egiten duen bihotza ere. Mila bederatziehun eta hamarreko nire begi haiek neska koxkorrek pixa egiten zuteneko pareta zuria ikusi zuten, zezenaren muturra, perretxiko pozoitsua eta botilen beltz gogorraren azpian limoi idor puskak bazterretan zehar argitzen zituen ilargi ulertezin bat. Nire begi haiek behorraren saman, Santa Rosa lokartuaren bular zeharkatuan, maitasunaren teilatuetan, ahuenekin eta esku freskoekin, katuek igelak jaten zituzteneko lorategi batean. Hauts zaharrak estatuak eta goroldioak biltzen ditueneko ganbara. Karramarro irentsien isiltasuna gordetzen duten kutxak. Ametsak bere errealitatearekin behaztopa egiten zuen lekuan. Han nire begi txikiak. Ez iezadauze ezer galde. Ikusi dut beren bidearen bila beren hutsa aurkitzen dutela gauzek. Hutsuneen min bat dago jenderik gabeko airean eta nire begietan izaki jantziak, biluzirik gabe! Poeta New Yorken |