Poeta New Yorken
Federico Garcia Lorca

euskaratzailea: Juan Luis Zabala
Erein, 2003

 

HERIO

 

Isidoro de Blasi

 

A zer ahalegina!

A zer ahalegina zaldiarena

zakur izateko!

A zer ahalegina zakurrarena enara izateko!

A zer ahalegina enararena erle izateko!

A zer ahalegina erlearena zaldi izateko!

Eta zaldiak,

a zer gezi zorrotza zukutzen dion arrosari!,

a zer arrosa grisa altxatzen duen bere ezpainetik!

Eta arrosak,

a zer argi eta alarau saldoa

lotzen duen bere zutoinaren azukre bizian!

Eta azukreak,

a zer sastagaitxoekin egiten duen amets bere esna-aldian!

Eta sastagai nimiñoak,

a zer ukuilurik gabeko ilargia!, a zer biluziak ari diren,

larru eternal eta ahalke, bilatzen!

Eta ni, teilatu-hegaletan zehar,

a zer sugar-serafina bilatzen dudan eta naizen!

Baina igeltsuzko arkua,

zein handi, zein ikusezin, zein nimiño!

ahaleginik gabe.

 

Poeta New Yorken
Federico Garcia Lorca

euskaratzailea: Juan Luis Zabala
Erein, 2003