|
Poeta New Yorken KRISTOREN JAIOTZA Artzain batek titia eskatzen du linterna gorren artean zakur zuri etzanak ondulatzen dituen elurretan. Buztinezko Kristotxoak eriak hautsi ditu egur puskatuaren sorbatz eternaletan. Badatoz inurriak eta oin hotz uzkurtuak! Bi odol haritxok kraskatzen dute zeru gogorra. Deabruaren sabelek durundi egiten dute haranetan kolpe eta durundi molusku-haragizkoak. Otsoek eta apoek kantatzen dute sute berde egunsentiko inurritegi biziek koroatuetan. Haizemaile handiekiko ametsa du mandemeak eta zezenak zulo eta urezko zezena du amets. Haurrak negar egiten du eta begiratu, bekokian hiru bat duela. San Josek brontzezko hiru arantza ikusten ditu belar onduan. Troxei basamortu-marmar bat darie hari gabeko zitarekin eta zintzur egindako ahotsekin. Manhattango elurrak iragarkiak bultzatzen ditu eta grazia garbia darama ojiba faltsuetan zehar. Apez idiotak eta lumazko kerubeak doaz Luteroren atzetik kantoi garaietan. Poeta New Yorken |