Poeta New Yorken
Federico Garcia Lorca

euskaratzailea: Juan Luis Zabala
Erein, 2003

 

HILKETA

        (BI AHOTS GOIZALDEAN RIVERSIDE DRIVEN)

 

Nola izan zen?

Arrakala bat masailan.

Hori da guztia!

Zurtoina estutzen duen azkazala.

Oihuaren sustraitxoak aurkitu arte

urpean dabilen orratza.

Eta itsasoak mugitzeari uzten dio.

Nola, nola izan zen?

Honela.

Utikan! Horrela?

Bai.

Bihotza bere kasa irten zen.

Gaixoa, gaixoa ni!

 

Poeta New Yorken
Federico Garcia Lorca

euskaratzailea: Juan Luis Zabala
Erein, 2003