KATEAK
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
Maiatz, 67, 2018
armiarma.eus, 2022

 

Egun itogarri bat, txakur baten etxola eta txakurra katea

batez lotua.

Urrats batzuk harago, platertxo bat urez betea.

Baina katea motzegia da eta txakurra ez da heltzen.

Erants diezaiogun irudiari beste zehaztasun bat:

gure kateak, askoz ere luzeagoak eta ez horren

ikusgarriak,

zeren katea horiei esker ondo-ondotik pasa gaitezke ezer

egin gabe

lasai asko.

 

KATEAK
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
Maiatz, 67, 2018
armiarma.eus, 2022