HITZALDIA
Wislawa Szymborska

Maiatz, 67, 2018
euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
armiarma.eus, 2022

 

2018ko urtarrila: hitzaldia Nobel saria jasotzean

 

Diotenez, hitzaldi baten zatirik zailena hasiera omen da... Bada, egina dago jada... Baina susmatzen dut hasiera bezain zailak hirugarren, seigarren, hamargarren edo azken zatia izanen direla, zertaz eta poesiaz hitz egin behar dudalako. Oso-oso gutxitan hitz egin dut gai honi buruz, ia-ia inoiz ez, beti ere oso ongi hitz egin ez dudan sentsazioarekin. Horregatik nire hitzaldiak ez du luze joko. Biribil-biribila ez den oro errazago da jasaten, baldin eta dosi txikitan bada. Poeta garaikidea eszeptikoa da oso, eta mesfidatia; izan ere, poeta bere buruaz ere ez da fida. Jendaurrean poeta dela aitortzen duenean, gogoz kontra egiten du —zer edo zer lotsagarria balitz bezala—. Garai katramilatsu hauetan, errazagoa da norberaren bizioak onartzea - gutxienez era erakargarri batez aurkeztuz gero -norberaren bertuteak baino; izan ere, bertuteak sakon-sakonean gorderik daude, eta norberak bere bertuteetan ere ez du horrenbeste sinesten. Ezezagunen aurrean edo galdera-sorta bat egiten zaiolarik poetak bere lanbidea zehaztu behar badu, poetak «idazle» dela dio, poeta hitza bera baino orokorragoa den hitz bat baliatuz, edo, bestela, «poeta» hitzarekin batera beste lanbide bat ere aipatzen du. Izan ere, burokratek edo buseko bidaiariek poeta batekin daudela entzunda, harritu edota urduritu egiten dira. Susmoa dut filosofoek ere ezinegon bera sortzen dutela. Alabaina, filosofoak poetak baino hobeki daude, oro har poeta-lanbide hori titulu akademiko batekin apaintzen ahal dutelako; poetaz gain «filosofia-irakaslea» ere bazarela esatea, kasurako, askoz errespetagarriagoa da. Ez dago poesia-irakaslerik. Poesia irakaslerik balego, ikasketa berezituak, azterketak data zehatzetan, berbaldi teorikoak -biografiaz burutuak— eta notak leudeke, eta, azkenik, seriotasun handiz jasotako tituluak. Era berean, horrek guztiak esan nahiko luke poeta-gradua lortzeko ez direla aski paper-orriak, bertso zoragarriz betetako orriak izanik ere. Aitzitik, beharrezkoa litzateke papertzat hartu zuten, poeta gisa agertzeko agiri ofizial bat ez izateagatik. Duela urte batzuk Brodsky bera ezagutzeko ohorea eta poza izan nuen. Ezagutu ditudan poeta guztien artean, bera da bere buruari «poeta» deitzea gustatzen zaion bakarra; hitz hori inhibiziorik gabe ahoskatzen zuen. Are erraztasun desafiatzailez ahoskatzen zuen berak, ustez eta gaztetan jasandako umiliazio bortitzak oraindik buruan dituelarik. Zori hobeko herrialdeetan, giza-duintasuna hain erraz urratzen ez den herrialdeetan, poetek nahi dituzte -erran gabe doa- poemak argitaratzea, irakurtzea eta ulertzea, baina eguneroko bizitzan poetek ez dute deusik ere egiten jendartetik nabarmentzeko. Alabaina, duela gutxira arte, XX. mendearen hasierako hamarkadetan, poetek eskandalua maite zuten, eta jarrera deigarria izaten eta arropa bitxia janzten zuten. Kontu horiek publikoari begira egin espektakuluak ziren, ez bertzerik. Izan ere, beti heltzen zen poetak atea itxita, parafernalia hori guztia, geruza eta apaingarri oro, bazter uzten zuen unea; orduan, isil-isilik gelditzen zen poeta bere buruaren zain, orrialde txuri baten aurrean, horixe baita zinez inporta duen bakarra. Bada oso esanguratsua den zerbait. Ohikoa da zientzialarien eta artisten inguruko filmak ekoiztea. Anbizio handiko zuzendarien lana artelan handien edo aurkikuntza zientifikoen sormen prozesua erakustea da, sinesgarritasunez erakustea ere. Hartara, zientzialari batzuen lana erakutsi egin digute modu onargarrian: laborategiek, tresneria anitzak eta martxan jarritako gailuek ikusleen arretari eusten diote. Gainera, suspentse-irudiak oso dramatikoak suertatzen dira, esperimentu batean hamaika aldiz saiatu eta gero, aldaketa ñimiño bati esker, esperimentua arrakastatsua delarik. Margolariei buruzko filmak ere, ikusgarriak, margolan baten sortze-prozesuaren atal guztiak —lehen marratik hasi eta azken pintzeladarekin buka- filmean berragertzen direlako. Musikagileen gaineko filmak musikaz blai agertzen zaizkigu: hasierako konpasak, konpositoreak buru-barruan entzuten dituenak, harik eta obra heldua, biribildua eta musika-tresnei egokitu arte. Jakina hau guztiau lañoa da, baina ez du ezer argitzen eskuarki inspirazioa deitzen zaion aldarteaz...  igarota, bertso-lerro horietako bat ezabatzen du; jarraian ordubete ematen du deusik ere gertatu gabe. Ze ikusle motak jasan lezake horrelakorik? Inspirazioa aipatu dut. Poeta garaikideei ea inspirazioa zer den galdetu zaienean, suposatuz badela zerbait-, poeta garaikideek saihesbidetik joanda ihardetsi ohi dute. Arrazoia ez da barneko indar horren onurak sekula sentitu ez dituztenik, arrazoia honako hau da: norberak ongi ulertzen ez duena ez da bertzeei erraz azaltzen. Nihaurrek ere saihesbidetik jo egin dut inspirazioaz galdetu didatelarik. Eta hauxe ihardesten dut: inspirazioa ez da bakarrik poeten edo oro har artisten pribilegioa; badira, baziren,eta beti izanen dira lagun batzuk inspirazioaren barne indar hori noiztenka iratzarri eginen zaienak. Lagun-multzo horretakoak dira edozein lanbide hautatu eta amodioz zein sormenez betetzen dutenak. Badira horrelako sendagileak, irakasleak, badira lorezainak eta bertze hamaika lanbide ere. Lanbide bat amaierarik gabeko abentura izaten ahal da, baldin eta lanbide horretan erronka berriak behin eta berriz aurkitzen badira. Ahaleginak ahalegin, eta porrotak porrot, egonezinak bere horretan dirau. Gainditutako oztopo bakoitzetik galdera sorta berri bat sortzen da. Inspirazioa, dena delarik ere, «Ez dakit» iraunkor batetik sortzen da. Horrelako jendea oso bakana da. Lur planetako biztanle gehienek bizirauteko lan egin beharra dute, bertze aukerarik ez dutelako, lan egitea baizik ez. Ez zuten nahieran lanbidea aukeratu, bizi baldintzek hartaratuta baizik. Maite ez den lanbidea, lan aspergarria, denentzako lanik ez dagoelako gordetzen da soilik, eta egoera hau giza desgraziarik negargarrienetako bat da. Datozen mendeetan ez da aldaketarik aurreikusten. Beraz, badut esateko eskubidea poetok ez dugula inspirazioaren monopolioa, eta, halarik ere, nik poetak zoriak jotako talde txiki batean sartzen ditut. Puntu honetara helduta, baliteke entzuleok zalantzaren bat edo beste izatea. Zalantza, baldin eta zuek pentsatzen baduzue torturatzaileek, diktadoreek, ongi frogatu denez, gizarteentzako mehatxu hilgarria bilaka daiteke. Hori guztia kontuan harturik estimu handitan ditut bi hitz txiki hauek: «ez dakit». Hitz txikiak, baina hegan egiteko ederki hornituak. Bi hitz horiek bizitza zabaltzen digute, geure baitan sartzen ez den neurri bateraino zabaldu ere, baita gure Lur planeta ttipia zintzilikatuta dagoen espazioraino ere. Isaac Newton-ek bere buruari «ez dakit» esan izan ez balio, bere berdeguneko sagarrak erori eta erori eginen ziren txingor-aleak bezala, eta hark soilik sagarrak lurretik jaso eta jango zituzkeen kasurik hoberenean. Nire aberkide Maria Sktodowska-Curiek bere buruari «ez dakit» esan izan ez balio, segur aski familia oneko neskato-eskolako kimika-irakasle arituko zen, eta lanbide horretan —oso lanbide duina, bestalde- bizitza osoa emanen zukeen. Baina Maria Curiek jarraitu zuen bere buruari galdetzen «ez dakit» eta bi hitz horiek hain zuzen bitan ekarri zuten bera nora eta Stockholmera, etengabe bila dabiltzanei eta jakin-mina dutenei Nobel saria ematen zaien tokira. Poetak ere, benetako poeta bada, bere buruari «ez dakit» esan behar dio etengabe. Bertso-lerro bakoitzean erantzuteko ahalegina egiten du, baina azken puntua jarritakoan, zalantzak sortzen zaizkio, eta behin-behineko erantzun bat baino ez dela ohartzen da, eta erantzun hori ez dela sekula asebetegarria. Orduan berriz saiatzen da, behin eta berriz, bere buruarekiko asebetegarritasun- falta horiek, harik eta literaturaren historiagileek klip handi batekin lotuta jaso eta deitzen duten arte «oeuvre». Batzuetan egoera sinesgaitzekin egiten dut amets. Nire ausarkeriaren ondorio irudikatzen dut badudala Eklesiastes-ekin berarekin solas egiteko parada; Eklesiastes, bai, giza-egintza ororen banitateaz intziri izugarri bat idatzi zuena. Ni bere aurrean makurtuko nintzen, bera baita -nire irudikoz bederen— poeta handietan handienetako bat. Gero, eskutik helduko nion: Nihil novum sub sole —Ezer berriz eguzkipean? Zure ideiak osatzeko zerbait edo agian ideia horietako baten bati uko egiteko tentazioa duzu? Zure aurreko poeman alaitasuna ere kontzenbitu zenuen, eta alaitasunaren iragankortasunaz zer diozu? Agian horri buruz idatziko duzu zure hurrengo poema eguzkipean? Ba al daukazu jada hasierako apunterik edo zirriborrorik? Ez duzu erranen, bada, «jadanik den-dena dut idatzia, ez daukat ezer gehiagorik gehitzeko». Poeta denak ezin du horrelakorik erran, are gutxiago Zu bezalako poeta handi batek. Izan ere, mundua harrigarria da, munduaz pentsatzen ahal dugun guztia gorabehera, munduaren zabalaz eta munduaren aurreko gure ezintasunaz asaldatzen bagara ere, jendearen sufrimendu partikularren aurreko axolagabekeriaz suminduta ere, baita animalien eta landareen sufrimenduen aurrean ere -zeren eta, zergatik gaude hain ziur landareen sufrimendu ezaz—; izarren erradiazioak zeharkatzen duen espazioaz pentsatzen duguna pentsatzen dugula, non planeta berriak ere hasi garen aurkitzen —honezkero hilak?, oraindik hilak?, ezin jakin—; antzoki amaigabe honetaz pentsatzen duguna pentsatzen dugula, badugu sarrera bat antzoki honetarako, bi data erabakigarri dituen eta luze iraunen ez duen antzezlan baterako sarrera; nahiz eta munduaz nik- dakit-zenbat kontu gehiago pentsatu: mundua harrigarria da. Baina harrigarria hitzaren atzean tranpa logiko bat ezkutaturik dago. Ohikoa ez denak, eta oro har onartzen diren arauetatik at dagoenak, ohituta gauden begi-bistako ez denak harritzen gaitu. Izan ere, horrelako mundu bat, begi-bistako mundu bat, ez dago. Gure harridura per se existitzen da eta ez dator inolako konparaketatatik.

 

HITZALDIA
Wislawa Szymborska

Maiatz, 67, 2018
euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
armiarma.eus, 2022