IZAN ERE, EDOZEIN POEMA
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
Maiatz, 67, 2018
armiarma.eus, 2022

 

Izan ere, edozein poema

bada titulatzerik “unea”.

Nahikoa da esaldi bat

orainaldian

lehenaldian edo are geroaldian;

Nahikoa da edozein gauzak,

hitzekin biduak,

xuxurla egitea, dirdira egitea,

hegan egitea, flotatzea

edo gordetzea

aldaezintasun teoriko hori

baina mugikortasun itzal batekin;

Nahikoa da hitz egitea

norbaitekin norbati buruz

edo norbaiti buruz zerbaiten ondoan;

mimoak ematen dizkidan amaz

edo jadanik mimorik ematen ez didanez;

edo beste amei buruz

eta beste mimo edo ez-mimo batzuez

beste koaderno batzuez

orrialdeak haizeak mugituak;

Nahikoa da begiradaren irismenean

egileak behin-behineko mendi

eta ibar iragankor batzuk jartzearekin;

Nahikoa da baldin eta hori profitatuz

zeruari dei egiten badio

soilik itxuraz betiereko eta egonkor den zeruari

baldin eta idazlearen eskuaren azpian agertzen bada

norbaiten gauza dei daitekeen

gauza bakarra agertzen bada;

baldin eta zuri gainean beltz

edo zentzu figuratuan bederen,

arrazoi serio edo ez horren serio batengatik,

galdera batzuk egiten badira,

eta erantzun gisa

edonola ere, bi puntu:

 

IZAN ERE, EDOZEIN POEMA
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
Maiatz, 67, 2018
armiarma.eus, 2022