ISPILUA
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
Maiatz, 67, 2018
armiarma.eus, 2022

 

Bai, gogoan dut horma hori,

gure hiri eraitsian.

Horma ia seigarren solairuraino heltzen zen.

Laugarrenean ispilu bat zegoen,

ispilu harrigarri bat

ez baitzegoen hautsita, gogor finkaturik.

 

Ordurako ez zuen inoren aurpegia islatzen,

ez inorren eskuak ilea atontzen,

ispilu aurreko atea ere ez zuen islatzen,

leku dei genezakeen ezer ez zuen islatzen.

 

Oporretan balego bezala zegoen:

bertan zeru bizia ikusten zen,

haize basatiak mugitutako hodei batzuk,

euri dirdiratusek garbitutako eskonbroen hautsa

txoriak hegan, izarrak, egunsentiak.

 

Eta horrela, ongi egindako objektu ororen gisa,

aitzakiarik gabe funtzionatzen zuen

harridurarik gabeko profesionaltasunez

 

ISPILUA
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
Maiatz, 67, 2018
armiarma.eus, 2022