TELEFONOA
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
Maiatz, 67, 2018
armiarma.eus, 2022

 

Amets egiten dut esnatzen naizela

telefonoa jotzen ari delako

Nor da andre hori?

 

Amets egiten dut hildako batek

deitzen didan ziurtasuna

 

Amets egiten dut eskua luzatzen dudala

telefonoa atzemateko.

 

Baina telefono hori,

lehengoa ez bezalakoa,

pisutsu bihurtu da

zerbaiti lotuta balego bezala

zerbaiti iltzatuta balego bezala

zerbaitekin bilduta balitu bezala erroak

 

Erauzi beharko nuke

Lur osoarekin batera

 

Amets egiten dut ahalegintzen naizela

alfer-alferrik •*

 

Amets egiten dut isiltasunarekin

telefonoa jadanik ez delako jotzen ari

 

Amets egiten dut lokartzen naizela

eta berriro esnatzen naizela.

 

TELEFONOA
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
Maiatz, 67, 2018
armiarma.eus, 2022