PARKEAN
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
Maiatz, 67, 2018
armiarma.eus, 2022

 

«Hara! —harritu da umea—

Nor da andre hori?

— Miserikordiaren estatua,

edo antzeko zerbait—

erantzun du amak

— Eta andre hori zergatik dago hain ko-ko-ko-kolpatua?

— Auskalo, nik dakidala,

beti egon da horrela.

Udalak zer edo zer egin beharko luke behingoz

edo hemendik atera edo zaharberritu.

Tira, tira, goazen».

 

PARKEAN
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
Maiatz, 67, 2018
armiarma.eus, 2022