KONTAKETA
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
Maiatz, 67, 2018
armiarma.eus, 2022

 

Arrantzaleek itsas-hondotik botilla bat atera zuten. Botilaren barruan bazen paper

bat, eta bertan idatziak hitz hauek:

«Lagundu! Hemen nago. Ozeanoak jenderik gabeko irla batean utzi ninduen. Itsas-

ertzean nago laguntzaren zain. Etorri azkar! Hemen nago!»

— Ez du datarik. Segurki beranduegi da jada. Botillak denbora luzea eramanen zuen

ur-azalean —esan zuen lehen arrantzaleak.

— Eta tokia ez dago zehazturik. Zein ozeanotan den ere ez dakigu —esan zuen

bigarren arrantzaleak.

— Ez beranduegi, ez urrunegi. Dena irla da. Hemen -esan zuen hirugarren arrantzaleak.

Giroa gaiztotu zen, isiltasuna nagusi. Egia handiek horixe sortzen dute.

 

KONTAKETA
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
Maiatz, 67, 2018
armiarma.eus, 2022