GUZTIA
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
Maiatz, 67, 2018
armiarma.eus, 2022

 

Guztia:

hitz inpertinentea eta harrokeriaz betea.

Komatxo artean idatzi beharko litzateke.

 

Badirudi ezerk ez diola ihes egiten,

batzen, besarkatzen, biltzen eta edukitzen duela.

 

Eta hori guztiaren ordez

kaosaren zati bat baino ez da.

 

GUZTIA
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
Maiatz, 67, 2018
armiarma.eus, 2022