TERRORISTA BERA BEGIRA DAGO
Wislawa Szymborska

 

Bonbak zarpart eginen du ordu bata eta hogeian.

Orain ordu bata eta hamasei besterik ez dira.

Batzuek badute oraindik sartzeko denbora,

Beste batzuek, ateratzeko.

 

Terrorista kalearen beste aldean dago jada.

Tarteak gaitz orotatik babesten du

eta zinema batean bezala gertatzen da dena:

 

Txamarra horiz jantzitako emakume bat: bera sartu egin da.

Betaurreko iluneko gizona: bera atera egin da.

Bakeroz jantzitako mutilak: beraiek hizketan ari dira.

Hamasei minutu eta lau segundo.

Mutil txikiena zorionekoa da, motorrean doa eta,

baina altuena sartu egin da.

 

Hamazazpi minutu eta berrogei segundo.

Neska bat, lazo berde bat daramana: bera oinez doa ondo-ondotik.

Autobusak bat-batean ezkutatzen du.

Eta hemezortzi minutu.

Neska desagertu egin da.

Barrura sartzeko bezain ergela izan da ala ez?

Ikusiko dugu gorpuak ateratzen dituztelarik.

 

Eta hemeretzi minutu.

Antza, inor gehiagorik ez da sartzen ari.

Bestalde, gizon gizen burusoil bat irten egin da.

Baina patriketan begiratzeko keinua egin

eta hamar segundo falta direla hogeita bat minutu izateko

barrura itzuli egin da bere eskularru ziztrinen bila.

 

Eta hogeita bat minutu.

Denbora, joan badoana.

Seguraski, orain da.

Ez, ez oraino.

Bai, orain.

Bonbak, zanpart.

 

TERRORISTA BERA BEGIRA DAGO
Wislawa Szymborska