GARAIAN GARAIKO SEME-ALABAK
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
Maiatz, 67, 2018
armiarma.eus, 2022

 

Garaian garaiko seme-alabak gara,

garaia politika da.

Zure, gure, zuen

eguneroko kontu oro, gauezko kontuak

kontu politikoak dira.

Nahi eta nahiez,

Zure geneek etorkizun politikoa dute,

zure azalak tonalitate politikoa du,

zure begiek itxura politikoa dute.

Esaten duzunak badu oihartzuna,

isiltzen duzunak badu, notanahi delarik ere

zentzu politikoa.

Oihanean barna, basoan barna zoazela ere

urrats politikoak ematen ari zara

funts politikoa dutenak.

Poema apolitikoak ere politikoak dira

eta goi-goian ilargiak dir-dir egiten du,

jadanik ilargitar ez den objektu bat.

Izan ata ez izan, hor dago koxka.

Zer, esadazu, galdeidazu, maitia.

Galdera politiko bat.

Gizaki izatea ez da ezinbestekoa

garrantzi potitikoa hartzeko.

Aski da petrolioa, pentsua

edo gai birziklatua izatearekin.

Edo eztabaida-mahai bat,

hainbat hitabeteren ostean osatua:

Nolako mahaitan hitzartu bizitzaren eta heriotzaren gainean?

mahai biribit batean ata karratu batean?

Bizkitartean jendea hiltzen zen,

animaliak hiltzen ziren,

etxeak erretzen ziren

eta soroak galtzen ziren

hain politikoak ez ziren

iraganeko garaietan bezala.

 

GARAIAN GARAIKO SEME-ALABAK
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
Maiatz, 67, 2018
armiarma.eus, 2022