VIETNAM
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
Maiatz, 67, 2018
armiarma.eus, 2022

 

Nola duzu izena, emakumea? — Ez jakin.

Nongoa zara, noiz jaio zinen? — Ez jakin.

Zergatik egin duzu zulo hau lurrean? — Ez jakin.

Noiztik zaude hemen gorderik? — Ez jakin.

Zegatik egin didazu kosk hatz nagian? — Ez jakin

Badakizu ez dizugula minik emanen? — Ez jakin.

Zeinen aldekoa zara zu? — Ez jakin.

Gerra da-eta, aukeratu behar duzu. — Ez jakin.

Zure herria existitzen al da oraino? — Ez jakin.

Hauek al dira zure seme-alabak? — Bai.

 

VIETNAM
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
Maiatz, 67, 2018
armiarma.eus, 2022