USTEKABEKO ELKARTZEA
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
Maiatz, 67, 2018
armiarma.eus, 2022

 

Bata bestearekin oso adeitsu azaldu ginen,

hainbeste urte pasata elkartzea atsegigarria dela baieztatuta.

 

Gure tigreek esnea edaten dute.

Gure belatzak oinez doaz.

Gure marrazoak uretan ito egiten dira.

Gure otsoek aharrausi egiten dute kaiola zabalduaren aurrean.

 

Gure sugeak tximisten uztarpetik atera ziren,

tximinoak inspirazioetatik, paumak lumeetatik.

Saguzaharrek gure buruko adatsetatik aspaldi egin zuten hegan.

 

Esaldiaren erdian isildu egin ginen

salbaziorik gabe irribarretsu.

Gure nortasunek

ez zuten asmatu elkarri mintzatzen.

 

USTEKABEKO ELKARTZEA
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
Maiatz, 67, 2018
armiarma.eus, 2022