IKUSPENA
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
Maiatz, 67, 2018
armiarma.eus, 2022

 

Bi ezezagun legez gurutzatu ziren

ez hitzik, ez keinurik,

emakumea dendarako bidean

gizona autorantzko bidean.

 

Agian harridura

edo nahasmena

edo oharkabetasuna

une labur batez

maite zutelako elkar betiko.

 

Halere, ez dago bermatzerik

beraiek zirenik ere

Agian urrutitik ikusita bai

baina hurbiletik, inolaz ere ez.

 

Leihotik ikusi nituen

eta goitik begiratuta

erraz da okertzen.

 

Emakumea kristaleko atearen atzetik desagertu zen

gizona autora sartu zen

eta azkar abiatu.

Beraz ez zen deus ere gertatu

gertatu bazen ere.

Eta ni bakarrik une batez

ikusi nuenaz ziur egonik,

saiatzen ari naiz orain ezusteko poema batean

zuek, irakurleok,

hori guztia triste izan zela konbentzitzen.

 

IKUSPENA
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
Maiatz, 67, 2018
armiarma.eus, 2022