ESTATUA GREZIARRA
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
Maiatz, 67, 2018
armiarma.eus, 2022

 

Jendearen eta beste elementu batzuen laguntzari esker

denborak lan on bat egin du harekin.

Lehenik sudurra ezabatu zion, ernaltze-organoak gero.

Jarraian hatzak eta behatzak,

urteak joan urteak etorri, besoak, bata bestearen atzetik,

eskuineko izterra eta ezkerreko izterra,

besaburuak, aldakak, burua eta ipurtaldea,

eta eroritakoa hautsi egin du denborak,

hondakin, hondar, harea bihurtuta.

 

Bizirik dagoen inor horrela hiltzean,

odol asko dario kolpe bakoitzeko.

 

Marmolezko estatuak, ordea, zuri-zuri hiltzen dira

eta ez beti guztiz.

 

Mintzagai dugun estatua honi soina baino ez zaio geratu

eta arnasketaren esfortzuari eutsiko balio bezala dago,

zeren orain behar du

bereganatu

galdutako guztiaren

erakargarritasun eta xarma.

 

Eta lortzen du,

oraindik lortu egiten du,

irauten eta liluratzen,

liluratzen eta jarraitzen.

 

Denborak laudoriozko aipamen bat ere merezi du,

pausatdi bat egin duelako

gerorako zerbait utzita.

 

ESTATUA GREZIARRA
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
Maiatz, 67, 2018
armiarma.eus, 2022