ABC
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
Maiatz, 67, 2018
armiarma.eus, 2022

 

Jadanik ez dut inoiz jakinen

zer pentsatzen zuen nitaz Ak.

Ea Bk azkenean barkatu zidan bene-benetan.

Zergatik Ck jokatzen zuen ezer gertatuko ez balitz bezala

Ze paper jokatu zuen Dk Eren isiltasunean

Ze espero zuen Fk, ezer espero bazuen.

Ze itxura ematen zuen Gk, erabat ziur egon arren.

Ze ezkutatu nahi zuen Hk.

Ze gehitu nahi zuen Ik.

Ni bere ondoan egon izanak

garrantzirik izan ote zuen

Jrentzat, Krentzat eta alfabetoaren beste letra

guztientzat.

 

ABC
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
Maiatz, 67, 2018
armiarma.eus, 2022