BADIRA BATZUK
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
Maiatz, 67, 2018
armiarma.eus, 2022

 

Badira lagun batzuk bizitza trebetasun handiz

daramatenak.

Badute ordena bai barruan bai inguruan.

Guztirako modu eta erantzun egokia.

 

Berehala asmatu egiten dute nork nori, nork norekin

zein xederekin, nondik.

 

Egia biribiletan zigilua jartzen dute,

beharrezkoak ez diren egitateak papera txikitzeko

makinara botatzen dituzte,

eta pertsona ezezagunak

aldez aurretik horretarako prestaturiko karpetara.

 

Behar bezainbeste pentsatzen dute

ez gehiago ez gutxiago,

zeren gehiago pentsatuz gero

zalantza dago atezuan.

 

Eta izateari uzten diotenean

egokitutako atetik

uzten dute euren postua.

 

Batzuetan inbidia izaten diet;

zorionez, laster pasatzen zait.

 

BADIRA BATZUK
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
Maiatz, 67, 2018
armiarma.eus, 2022