IRAILAREN 11KO ARGAZKIA
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
Maiatz, 67, 2018
armiarma.eus, 2022

 

Suak hartutako solairuetatik egin zuten jauzi:

batek, bik, are goragotik gehiagok, beheragotik ere bai.

Argazkiak bizirik mantendu ditu,

eta orain gordetzen ditu

lur gainetik, lurrerantz.

Denek osotasun bat osatzen dute

norbanakoen aurpegiz

eta odol gordeaz osatua.

Bada denborarik

haizeak ilea mugi dezan

eta patriketatik eror daitezen

giltzak, txanpon batzuk.

Hor daude airearen baitan,

zabaldu berri diren

espazioen mugetan.

Haien alde bi gauza baino ez dezaket egin:

hegaldia deskribatzea

eta azken hitza ez esatea.

Bakarrik hizkuntza grekoak ditu horretarako hitzak.

 

IRAILAREN 11KO ARGAZKIA
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
Maiatz, 67, 2018
armiarma.eus, 2022