UR PUTZUA
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
Maiatz, 67, 2018
armiarma.eus, 2022

 

Ederki gogoratzen dut haurtzaroko beldur hori.

Euria egin eta geroko ur putzuak saihesten nituen

batez ere ur putzu egin berriak

elkarren antzekoak izanik ere,

ur putzu baten bat hondogabea izaten ahal zelako.

 

Ur putzuan sartu eta barrurantz erortzen naiz osorik,

hegan hasten naiz beherantz

eta gero eta beherago,

islatutako hodeietarantz

eta are beherago agian.

 

Gero ur putzua lehortzen da,

itxi egiten da ene gainean

eta ni betiko harrapatuta -non eta-

kanpora ateratzen ez den oihu batean

 

Soilik geroago ulertu egin nuen:

istripu guztiak ez dira munduaren arauen araberakoak

eta nahiko balute ere

ez dira gertatzen ahal.

 

UR PUTZUA
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
Maiatz, 67, 2018
armiarma.eus, 2022