OSPITALEAREN TXOSTENA
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
Maiatz, 67, 2018
armiarma.eus, 2022

 

Zotz egin genuen erabakitzeko nor joanen zen bera ikustera.

Niri egokitu zitzaidan. Mahaitik altxatu nintzen.

Laster, ospitaleko bisita-ordua.

 

Nehork ez zion arraposturik eman ene agurrari

Eskutik heldu nahi izan nion -eskua kendu zuen

hezurra askatzen ez duen txakur goseti baten gisan.

 

Hiltzeko ahalkea zuela ematen zuen.

Ez dakit zen erran ohi zaion bera bezalako jendeari.

Gure begiradek bat egitea saihesten genuen,

fotomuntaketa batean bezala.

Ez zidan eskatu ez joateko, ez gelditzeko.

Ez zuen mahai honetako inori buruz galdetu.

Ez zutaz, Urlia. Ez zutaz, Berendia. Ez zutaz, Sandia.

 

Buruko-mina sentitu nuen. Nor hitzen zaio nori?

Nik medikuntza goresten nuen eta edalontziko hiru liliak.

Eguzkiaz mintzo eta itzaltzen ari nintzen.

 

Eskerrak badiren eskailerak lasterka jaisteko.

Eskerrak baden zabaltzen den ate bat.

Esklerrak mahaian zaudeten nire zain.

 

OSPITALEAREN TXOSTENA
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
Maiatz, 67, 2018
armiarma.eus, 2022