OROITZAPENAK
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
Maiatz, 67, 2018
armiarma.eus, 2022

 

Solasean ari ginen

eta isildu egin ginen bat-batean.

Terrazan neska bat zen agertua.

Ze ederra!,

ederregia

gu han hain lasai egoteko.

 

Barbarak senarrari begiratu zion berehala.

Cristinak eskua Zbiszek-en eskuaren gainean

jarri zuen instintiboki.

 

Nik pentsatu nuen: deituko dizut

oraingoz —esango dizut— ez etorri,

datozen egunetan euria izanen dugula iragarri dute-eta,

 

Bakarrik Agnieszka-k, alargunak,

neska ederrari agur egin zion irribarre batez.

 

OROITZAPENAK
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
Maiatz, 67, 2018
armiarma.eus, 2022