ERRUKIA
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
Maiatz, 67, 2018
armiarma.eus, 2022

 

Heroia jaio zen herrian hau egin daiteke:

oroitarria ikusi, bere handitasuna miretsi,

museo hutsaren atarian dabiltzan bi oilo uxatu,

heroiaren ama non bizi den galdetu,

deitu, ate karrankaria bultzatu.

Ama zutik dago, atzerantz orraztutako ile lisoa, begirada argia.

 

Poloniatik etorria naizela esan.

Agurtu. Galdetu argi eta ozen.

Bai, biziki maite zuen. Bai, beti holakoa izan zen.

Bai, orduan gartzelaren murruen ondoan egon zen.

Bai, tiro-hotsak aditu zituen.

Lastima grabagailua ekarri ez izana

ezta argazki-kamera ere. Bai, trepeta horiek ezagunak ditu.

Haren azken gutuna irratian irakurri zuen.

Haren sehaska-kanta zaharrak telebistan abestu zituen.

Are, behin zinema-areto batean aurkezpen bat egin zuen, fokuei

malkoak isuri arte. Bai, hunkigarria da haren gogoratzea.

Bai, pixka bat nekaturik dago. Bai, pasatuko zaio.

Jaiki. Eskerrak eman. Agurtu. Atera

pasabidean barna datozen hurrengo turisteekin topatuz.

 

ERRUKIA
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
Maiatz, 67, 2018
armiarma.eus, 2022