BABEL-GO DORREAN
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
Maiatz, 67, 2018
armiarma.eus, 2022

 

Zer ordu da? —Bai, zoriontsua naiz, bakarrik kriskitin bat falta zait, lepotik zintzilik,

zuri belarrian kriskitin-kraskitin egiteko lo zaudelarik. Benetan ez zenuen ekaitza aditu? Haizeak astindu zituen murruak; dorreak aharrausi egin zuen lehoi baten gisan, atetzar eta gontze karraskariekin —Ez duzu gogoratzen? Soineko gris soil bat zeraman, besaburuan gurutzatua. — Jarraian izartegia lehertu zen ezin konta ahala txinparta sortuz —Nola sartuko zen? Ez zeunden bakarrik?. — Bat-batean, ikusmena sortu aurreko koloreak ikusi nituen. —Tamalez, ezin duzu hitza eman.

-Arrazoi duzu, agian amets bat zen. —Zergatik ari zara gezurretan? Zergatik

deitzen didazu beste emakumearen izenarekin? Maite al duzu oraindik?

-Ez naiz arrenkuratsua, asmatu beharko nukeen. -Jarraitzen al duzu gizon

horrengan pentsatzen? -Ez, ez dut egiten negarrik. Hori al da dena? -Zu

bezainbeste ez dut inor maite. -Garbia zara behintzat.

-Lasai, hiri honetatik kanpora noa. —Lasai, hemendik joan eginen naiz.

-Esku zoragarriak dituzu. —Istorio zaharra da. Altzairuak hezurrik ukitu

gabe zeharkatu zidan. —Ez horregatik, maitea, ez da zeren. -Ez dakit zer ordu den, ez dut jakin nahi.

 

BABEL-GO DORREAN
Wislawa Szymborska

euskaratzailea: Josu Jimenez Maia
Maiatz, 67, 2018
armiarma.eus, 2022