Bazterrak
Uxio Novoneyra

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988

 

OINAZEZKO HITZ BERRIAK

 

ILUNDU du gauak txilardiaren gainean

eta nik ez dut oraino ikusi neure adiskidearen bihotza.

Orain da batek ikara eta beldurra duenean.

 

                              /

 

Kezka hau! Zera hau! Tira egiten nauen esku temati hau!

Nora ez dakidala joan behar hau!

 

                              /

 

Orain neure bihotza zauri sutu bat da.

Esku otso bat ari zait urratuan kitzika.

 

                              /

 

Oinaze hau! Entzun egiten den oinaze hau!

Neure bihotz hau!

Berez heldu zaidan oinaze hau

zergatik den ez dakidala!

 

                              /

 

Leize batean amildu banintz bezala da.

Lehen gaua zen eta eguna zen.

Orain dena da ilunpe otso bat.

 

1953

 

Bazterrak
Uxio Novoneyra

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988