Bazterrak
Uxio Novoneyra

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988

 

DEVESA DA ROGUEIRA

 

URKI gailurzaleak!

Augasko Harria!

Gorosti laiotzak

aritz besamotzak pago eratzanak!

 

Camiño da Veneira!

Hamar iturburuko erretena!

Gerezi sortak! Anbuloak urritzak

jauziak eta jauziak!

 

                      /

 

Hau beti izan da basoa...

 

Orkatzaren iturriaren

doinu bakartia!

Lanburi bizarrak

enborretan zintzilik!

 

Bazterrak
Uxio Novoneyra

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988