Bazterrak
Uxio Novoneyra

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988

 

CARABELEKO iturriñoa!

Ur zuri

pagoan sortua

edan onekoa behar.

 

— Tori

ipini erretentzat hosto hau.

Ezarri ongi zuloan

eta eustazu harri batekin.

 

Zeinen iturriño txipia!

Zurrupa batean agortzen da.

 

Carabeleko iturriñoa

batek edaten ahal duena ozta ematen duzuna!

 

Bazterrak
Uxio Novoneyra

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988