Bazterrak
Uxio Novoneyra

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988

 

HOSTORIK gabeko gaztainadia!

Gereziondo gorriak eta urki horiak!

 

                      /

 

Bat beti zeraren bati dagoen egun laburrak!

Txilardi berdeak hori-gorritu egin dira.

Txilardi gorriak urdindu egiten dira euritan.

 

Haizea bakarrik

larrazken larriaren larretan.

 

Bazterrak
Uxio Novoneyra

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988