Bazterrak
Uxio Novoneyra

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988

 

OS Sudrios ilun

Sudrios biluziak

Lor eta Lóuzara artean

A Muller Morta-ren aurrean!

 

Badoaz beleak eta arranoak

bado otsoa joanez

badoa basurdea eta orkatza

badoaz hodei goiak

badoa behe lainoa

badoaz eguzki eta ilargi bristadak

badoa haizea

/bisustuan bihotza zabalik/.

 

Goratzen dira garrak bihurrituak

uherrak jaisten dira urak.

Hildakoak ere ez daude geldirik.

 

Nire begiratua bakarrik

esku leun baten antzo

joan-etorrian bezala

aurpegirik ederrenean.

1985

 

Bazterrak
Uxio Novoneyra

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988