Bazterrak
Uxio Novoneyra

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988

 

INTZIRIA

 

ILUNDU dira aitzak.

Txilarraren itzala datorkit

bularrean umatzera.

 

Astiro hurrenez hurren

hilez joan dira neure ametsak

eta bakarrik gelditu naiz osoan.

 

Bakarrik nago otsoa

gauari uluka bezala.

Heriotzearen larria!

Zoro grinak!

 

Oinaze hau! Oinaze hau! Neure

oinaze hau!

 

Sakan batean eroritako oihua.

Oinazeak dena argitzen dit

eta heriotzea dakusat hondoan...

 

1953

 

Bazterrak
Uxio Novoneyra

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988