Bazterrak
Uxio Novoneyra

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988

 

VAL d'Asnela eta Os Pradairosko lur laiotzak

Fonte Pretan gora! Eguzkiak pasa ditu

itzalgaizka

arkaitzetan zehar noranahi...

 

Izotzeko lurrak Goi Abendutik Ihauteriak arte!

Elurtzak hegietan eta garrangak teilatuetan.

 

Lokatzezko lurrak Parada eta Sant'Eufemiakoak!

Izozte zuri eta beltzak!

Estreitoko gaztainondoak!

Veiga do Coursoko soroak!

Osinak txiribiak mendabelarrak kardulatzak eta andagarratzak!

 

Bazterrak
Uxio Novoneyra

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988