Bazterrak
Uxio Novoneyra

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988

 

HELDU ziren sokagileak sokak ehotzera!

Amaitu ziren lanak.

Heldu ziren elurrak. Heldu zen euria eta haizea

barruan ezin egon duenarentzat.

 

Ni neure alde

nor bere alde

dudan ogi dudan egur

dudan idientzako belar

eta gero

datorrela datorrena:

Laborarien

otoitza da.

 

Urdeak gizendu hil

gatzatu eta ketan gorritu.

Gantzan urtu behar...

Sutan erre behar...

Beti dago zer egina etxean.

 

Bazterrak
Uxio Novoneyra

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988