Bazterrak
Uxio Novoneyra
euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988
ZUEKIN mintzo naiz zuekin errege Alfonso Erguío e Torneol
Pero Meogo e Mendiño lorea zeuekin eraman
zenutenak Denís de Portugal errege Per Amigo
Roi Fernández de Santiago Martín Codax de Vigo
zuekin aboza isileko galegoak kristalezko galegoak
Xoan Airas Airas Nunnes Bernal de Bonaval
Martín de Padrocelos ni jaio nintzen hurbilean
Esteban Coello xarmagarriak irun eta kanta eztiki
Xohan Zorro Lisboako dantza eta txalupetakoa
eta Pontekoa Lourenzo Martín Moxa Eanes do Cotón
Rol Paes Soares Lopes Lopo Lías eta beste hainbeste
eta soldadeira guztien artean zu bakarrik María Balteira
ederra dadu jokoan prima dantzan leunena.
Ni pentsamenduko koplaria naiz
ezen ez baitu koplari aitortu behar
koplatze alde koplatzen duen koplariak
hil gabe ezin isil litekeen
malora baten pairatzaileak.
Eta ez da beharrezkoa diotsuedan
kantiga hau noretzat doan.
Bazterrak
Uxio Novoneyra
euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988