Bazterrak
Uxio Novoneyra

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988

 

ARIN iragaitea da eguzkia

heriotze luzean

sakontzen duen gaztainadi isilaren gainetik

Aita Eguzki

ez balitz bezala. Usain ematen dute

azken frutu onduek.

Isildu dira gelditutako hegaztiak.

Arratsaldean

oro guztiak nahi du airea izan...

Erorten dira hostoak itzulika

eta zuhaitzaren orpoan dira gelditzen.

 

Bazterrak
Uxio Novoneyra

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988