Bazterrak
Uxio Novoneyra

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988

 

TRUMOI haize eta euri.

Lurrak musu eman dio zeruari.

Bart bota duen gaua

entzun zuenarentzat izan da bakarrik.

 

Gainez egin du ibaiak. Gainez iturriek

eta mendietako iturriñoek.

Borborka jaio da ura.

Ihintzatzen ditu zelaiak oldarrean.

 

Bazterrak
Uxio Novoneyra

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988