Bazterrak
Uxio Novoneyra

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988

 

MANTSO eta isil ari du euria.

Nabari dira uraren hariak

aitzen alboen aurka...

Gaztainadi eta pentzeetan

tantak lerratu eta joka

jaisten dira hostoz hosto.

Alditan

haize zaratatsuan

loditu eta mehetu egiten da

norberak luzatzen dituen uhinetan...

 

Orain

euritarako naiz bakarrik.

 

Bazterrak
Uxio Novoneyra

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988