Bazterrak
Uxio Novoneyra

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988

 

ELURRA ari eta ez atertzen.

Zeruak zamatu egiten duen arren

airean da isiltasuna.

Elurra ari du nik poema hartan

elurra ari du nioen bezala.

 

Malutaz maluta

zurituz doa gortina.

Neskato bakoitza bere ametsetara...

maluta bakoitza bere adaskara...

 

Bazterrak
Uxio Novoneyra

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988