Bazterrak
Uxio Novoneyra

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988

 

— IRULE argala

beti irun beharrez

beti irun eta amets

gero ezer ez izana.

 

— Gero ezer ez izana

hori ikusteko dago

lihoaren piruekin

bidez okertzean

zerbait da piztuko.

 

— Zerbait da piztuko

eta arrazoia duzu alafede

ni begira nindagokizun

artean ohartu gabe

maitemindu natzaizu.

 

1954

 

Bazterrak
Uxio Novoneyra

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988