Bazterrak
Uxio Novoneyra

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988

 

BADOA mendian bidea

zoroa bezala itsumustuan

ibarreko erroitzetan

eta erloaren mailetan.

 

Bakarrean iragaiten du mendi osoa

zeruaren presentzia handia

beste lagunik ez duela

pentzearen isilaren gainean.

 

Nik ez dakit nora doan

begira gelditzen natzaiolarik.

Amesten ari naizen ametsa

hantxe burutzen dela dakit bakarrik...

 

Bazterrak
Uxio Novoneyra

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988