Bazterrak
Uxio Novoneyra

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988

 

                        Courelera etorri zen Elvari

 

ELURRA ari

                eta ez atertzen.

Denbora guztia une batean.

 

. . . . . . . . . . . . . . . . . . .

 

Plomoan jausten da elurra

inguru itxi batean

bezala

jausten da kanpoan elurra.

 

. . . . . . . . . . . . . . . . . . .

 

Jada ez da erreka entzuten.

 

Beste Uxío batek jaio behar du

Iraganak iraun dezan.

 

1981

 

Bazterrak
Uxio Novoneyra

euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988