Bazterrak
Uxio Novoneyra
euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988
BADITUT adiskide landuak
arruntak eta arraroak
hamabost apiriletarik
lehen ile-urdinetarainokoak.
Neu
neurea ere ez naizen hau.
Baditut adiskideak maluretan
eta alaiak eta bakartiak
era aunitzez maite ditudanak
era guztiez.
Neu
neurea ere ez naizen hau.
1954
Bazterrak
Uxio Novoneyra
euskaratzailea: Koldo Izagirre
Pamiela, 1988